Leitzaran Institutua

Leitzaran Institutua, ofizialki IES Leizaran BHI, Andoaingo Bigarren Hezkuntzaren Institutua da. Eskola herriaren goiko partean dago kokatuta. Bi eraikuntza ditu, bata, nagusia, Plazaola kalean, bestea, polikiroldegia, goiko partean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikastetxe hau 1991an Hernaniko Institutuaren adar moduan sortu zen[1] eta hurrengo urtean, 1992an, ikastetxe autonomo gisa antolatu zen[2]. 2017an institutuaren 25.urtemuga ospatu zen. Dena dela, eraikina zaharragoa da.
Eskaintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Institutu honetan DBH, Batxilergoa, Erdi Mailako Arreta Hezkuntza Zikloa, eta Goi Mailako Gizarteratzea Hezkuntza Zikloa irakasten da. Ikastetxearen edifizioa zaharragoa da, 80. hamarkadakoa; aurretik bertan Oinarrizko Hezkuntza Orokorraren eskola zegoen. Gaur egun ikastetxea Lanbide Heziketako Ikaslan eta Bigarren Hezkuntzako BIHE (Institutu Publikoen Zuzendari Elkartea) sareetako partaidea da.
