Gizarteratzea (Lanbide Heziketako ikasketak)
Gizarteratzea edo Gizarte Integrazioa Lanbide Heziketako Goi Mailako Hezkuntza Zikloa da. Ziklo hau Gizarte eta Kultur zerbitzuak familia barruan kokatuta dago. Ikasketa hauen bidez goi-mailako teknikariaren titulazioa eskuratzen da. Teknikari hauek gizarte-integrazio jardueren programazio, antolakuntza, garapen eta ebaluaketa lanak egiten dituzte, era guztietako taldeekin: desgaituak, pertsona baztertuak, adinekoak, etorkinak, presoak, drogomenpekoak...
Ikasketen antolaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikasketak bi ikasturtetan egin daitezke. Orain arte LOGSE legearen arabera antolatzen baziren, 2013-2014 ikasturtetik LOEren arabera egiten da. Legearen aldaketak ordu-kopuruena ekarri du: LOGSEn 1.700 ordu baziren, LOEn 2.000 dira.[1]. Hauek dira irakasten diren moduluak:
- Gizarte parte-hartzearen testuingua. 99 ordu.
- Bizikidetza-unitateentzako arreta. 165 ordu.
- Autonomia pertsonalaren sustapena. 198 ordu.
- Komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak. 165 ordu.
- Gizartean parte hartzeko metodologia. 132 ordu.
- Laneko prestakuntza eta orientabidea. 99 ordu.
- Gizarteratzea eta laneratzea. 200 ordu.
- Gizarte-bitartekaritza. 120 ordu.
- Hezkuntzako parte-hartzearen babesa. 120 ordu.
- Lehen laguntza. 60 ordu.
- Gizarteratzeko proiektua. 50 ordu.
- Ingeles teknikoa. 40 ordu.
- Enpresa eta ekimen sortzailea. 60 ordu.
- Lantokiko prestakuntza. 360 ordu.
Irakasten den ikastetxeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sare publikoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Andoain: Leizaran Institutua
- Bilbo: Botika Zahar Institutua
- Erandio: Tartanga Institutua
- Gasteiz: Francisco de Vitoria Institutua
- Iruñea: Hezitzaile Eskola Ikastetxe Integratua

Sare pribatuan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Donostia: Nazaret Zentroa
- Tolosa: Inmakulada Ikastetxea
- Bergara: Maria Lagundiaren Ikastetxea
- Bilbo: Bizkaiko Gurutze Gorria
- Gasteiz: Diocesanas BHIP
Irteera profesionalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Teknikari hauek lan egiteko garaian oso aukera zabalak eta ugariak dituzte. Nagusia, ikastetxetan, Hezkuntza bereziko hezitzaile moduan. Dena dela, eskola mundutik kanpo ere arlo askotan kokatzen dira profesional hauek:
- Hezkuntza bereziko hezitzailea ikastetxetan.
- Etxez-etxeko programetarako teknikaria.
- Lan txertatze teknikaria
- Lanbitartekoa
- Egoitza-ekipamenduetan.
- Harrera-etxeak.
- Etxebizitza zainduak.
- Gaigabetuen hezitzaileak.
- Okupazio tailerretako hezitzaileak.
- Familia langileak
...