Txikipedia:Karmele Gisasola
Karmele Gisasola Zenikazelaia, “Zelai III”, bezala ere ezagutua, herri kirolaria da. 1994ko otsailaren 28an jaio zen Mallabian (Bizkaia).

Karmele, oso garrantzitsua da Euskal Herriko herri kiroletan, batik bat, emakumeen arloan.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaletasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxean ikusi duela eta, txikitatik ibili izan da harri-jasotzen. Familiatik etorri izan zaio zaletasuna, izan ere, bere aita (Antonio Gisasola “Zelai I”) harri-jasotzaile garrantzitsua izan zen Euskal Herrian. Anaia eta lehengusua ere aizkoran eta harri jasotzen aritzen dira.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karmele lau aldiz izan da Euskadiko txapeldun harria jasotzeko modalitatean, Euskal Pentatloi txapelketa irabazi zuen 2021ean eta 2022an azpitxapeldun geratu zen.
Aizkolari txapeleketa irabazi zuen 2021ean, bakarkakoan eta binakakoan Uxue Ansorregirekin batera. Donostiko urrezko kopa, Bizkaiako harri jasotxe txapelketa, Bizkaiako ingude-jasotze txapelketa eta beste hainbat sari jaso ditu.
Marka pertsonalak[1]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karmelek pare bat marka pertsonal ditu:
- 2021eko otsailaren 27an Mallabiko frontoian 100kg zilindro zaharrari 5 minutuetan 6 jasoaldi.
- 2022ko abenduaren 31an Asteasuko frontoian, 112,5kg-ko zilindro zaharrari 3 minutuan 2 jasoali, bueltan; hau da, harria lurretik zuzenean bizkarrera altxatuz, kolperik eman barik. Historian lorpen hori eskuratu duen lehendabiziko emakumezkoa da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Karmele Gisasola. 2024-09-23 (Noiz kontsultatua: 2025-02-14).