Edukira joan

Txikipedia:Arene 6

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arene 6 punk oi! musika taldea da, Getxoko Algorta auzoan sortu zen. Taldea 2019ko irailaren 12an[1] jaio zen Erasoka taldearen banaketaren ondoren. Esan beharra dago, Euskal Herrian musika talde ezaguna dela.

Taldeko kideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibon eta Iñaki musika jotzen jarraitu nahi zuten, eta talde hau sortzea erabaki zuten. Bi gitarra-jole eta baxu bat behar zituzten eta, Jokin (Smoking Barrels), Jon (Garrasika) eta Koldorekin hitz egin ostean, entseguekin hasi ziren.

Arene 6 taldea, Algortakoa da.

Beraien diskoetxeak Rocking Loud Studio eta Sound of Sirens dira. Berain lehen singlea Suak Gugan Dirau izan zen (2021), ondoren lehen diskoa atera zuten, Errautsetatik (2022). [2]Eta gero, abesti solte batzuk atera dituzte (Txikia, Bandera Negra) eta split disko bat atera zuten Streetwise iruñear taldearekin. Beraien azken abestia Herri Baten Arnasa izan zen Iñigo Cabacas Herri Harmailarentzako (2024). Beraien musikan giro atmosferikoa eta pasarte energetikoa konbinatzen dira, intentsitate handiko zubiak sortuz.

Musika estiloa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gitarrak nabarmentzen diren soinu iluna lantzen dute, oinarrian sumatzen diren baxu eta bateria soinu indartsuak ahots melodiko eta koru ugariekin nahastuz. Taldekidek esperientzia zabala dute musika arloan eta horrek taldearen estilo propioa aberasten du. Gehien bat euskaraz abesten dute eta hori ezinbestekoa da, beraren musikaren nortasunarentzako, eguneroko bizipenez, euskal mitologiaz eta gizarte gai batzuez oinarritzen dira beraien abestien letra egiteko.

Izenaren jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen izena Algortako Arene kaletik dator, non 6. atarian Guardia Zibilaren kuartela dago. [3]

  1. «Arene 6: "Aspaldiko taldeen 'mix' antzeko bat gara" - Getxo» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2025-03-12).
  2. SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-09-25). «Arene 6 Getxoko Muxikebarri aretoan» naiz: AGENDA (Noiz kontsultatua: 2025-03-12).
  3. «Arene 6: "Aspaldiko taldeen 'mix' antzeko bat gara" - Getxo» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2025-03-12).