Edukira joan

Stella Chiweshe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stella Chiweshe

Bizitza
JaiotzaRhodesia1946ko uztailaren 8a
Herrialdea Zimbabwe
BizilekuaAlemania
HeriotzaHarare2023ko urtarrilaren 20a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta abeslaria
Musika instrumentuaahotsa

stellachiweshe.com
IMDB: nm1515643 Spotify: 2RHRy13i2XKC0RHGWgxZjk iTunes: 32537173 Last fm: Stella+Chiweshe Musicbrainz: d1d9cfa4-43b2-4acf-8971-4b429a0b4473 Songkick: 106456 Discogs: 426408 Allmusic: mn0000017125 Edit the value on Wikidata

Stella Rambisai Chiweshe Nekati (Mhondoro, Hego Rhodesia, 1946ko uztailaren 8a - Harare, 2023ko urtarrilaren 20a) zimbabwetar musikaria izan zen. Ospe handia lortu zuen mbira dzavadzimu musika tresna jotzaile gisa. 1966-1969 bitartean ikasi zuen Zimbabweko shona herriaren instrumentu hori jotzen, eta horretan jardun zuen lehenbiziko emakumeetako bat izan zen.[1]

Stella Chiweshe Mhondoron jaio zen 1946ko uztailaren 8an.[1] 1960ko hamarkadaren erdialdean ikasi zuen mbira dzavadzimu jotzen, zezuruen instrumentu tradizionala. Keinu horrekin tradizioarekin hautsi zuen, ordura arte gizonezkoek bakarrik erabiltzen baitzuten, espirituei dei egiteko zeremonietan.[2]

1974an, lehenbiziko singlea kaleratu zuen, Kasahwa.[3] 1981ean, Zimbabweko Dantza Konpainia Nazionaleko mbira-jotzaile bilakatu zen, eta harrezkero nazioarteko bira askotan parte hartu zuen.[2][3]

1985ean, bakarkako ibilbideari ekin zion. Mbira biziberritzeko asmoz, tresna tradizionalak eta elektrikoak uztartzen zituen bere bandan. Afrika, Europa, Asia, Ipar Amerika eta Australian zehar ibili zen kontzertuak ematen, eta hiru aldiz jo zuen WOMAD jaialdian. Dena den, arrakastarik handiena Alemanian izan zuen, eta bertan bizi izan zen zenbait urtez.[2][3]

2023ko urtarrilaren 20an hil zen, Hararen, burmuineko minbiziak jota.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Mbuya Stella Chiweshe dies. The Herald, 2023ko urtarrilak 20, herald.co.zw (Noiz kontsultatua: 2023-8-28).
  2. a b c Fibla García-Sala, Carla. Stella Chiweshe. Mundo Negro, 2024ko abenduak 26, mundonegro.es (Noiz kontsultatua: 2023-8-28).
  3. a b c Andreucci, Michelina. Celebrating International Women's Day. thepatriot.co.zw (Noiz kontsultatua: 2023-8-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]