Edukira joan

Sisera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sisera
Biblia
Jael Sisera hiltzen, Lambert Lombard, 1530–35
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
HiltzaileaJael
Sexuagizonezkoa
Jardueraburuzagi militarra
mertzenarioa
Familia
AmaSisera's mother

Sisera kanaandar militarra izan zen, Hazor hiriko Jabin erregearen armadako buruzagia, Bibliako Epaileen Liburua-n agertzen dena. Jaelek hil zuen.[1]

Bibliako kontakizuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliako Epaileen Liburua-ren arabera, Hazor hiriko Jabin erregearen gudarostearen buruzagia zen Sisera, eta Haroxet-Goim[oh 1] hirian bizi zen. Burdinazko bederatziehun guda-gurdi zituen eta hogei urtez gogor zanpatu zituen israeldarrak.[1]

Garai hartan, Debora profetesak gobernatzen zuen Israel. Behinola, Neftaliren lurraldeko Kedex hirian bizi zen Barak izeneko bati dei egin eta Israelen Jainkoaren agindu hau eman zion: "zoaz eta bil itzazu zeurekin Tabor mendian Neftali eta Zabulonen leinuetako hamar mila gizon. Nik Kixon errekara ekarriko dizut Sisera, Jabinen gudarostearen buruzagia, bere guda-gurdi eta gudari-taldearekin, eta eskura emango".[1]

Barak Tabor mendira igoa zela jakin orduko, Sisera, burdinazko bederatziehun guda-gurdiak eta bere gudaroste osoa bildurik, Haroxet-Goimdik atera eta Kixon errekara joan zen. Barak Tabor menditik jaitsi zen, bere hamar mila gizonak ondoren zituela. Baraken erasopean, Siseraren gudari guztiak ezpatapean erori ziren, bizirik bat ere gelditu gabe.[1]

Horiek horrela, Sisera Heber kendarraren oihal-etxolaraino joan zen ihesi, abegi ona eginen zioten itxaropenez, bakean baitziren Jabin eta Heber kendarra. Heberren emazte Jael bidera atera zitzaion, hauxe erranez: "Zatoz, ene jauna, zatozkit; ez izan beldurrik!". Emakumeak esnea eman zion edateko, eta Sisera, leher eginik, lokartu zen. Orduan, Jaelek oihal-etxolari eusteko ziri bat eta mailua eskuan hartu, Siserarengana isilean hurbildu eta buruan sartu zion alderik alde, lurrari josiz.[1]

  1. Ez da ezagutzen hiri horren kokapena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Epaileen liburua, Debora profetesa (4,1–5,31). Biblia, biblija.net (Noiz kontsultatua: 2025eko apirilak 17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]