San Ignazio Loiolakoaren mirakulua
San Ignazio Loiolakoaren mirakulua | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Peter Paul Rubens |
Sorrera-urtea | 1618 |
Izenburua | Wunder des Hl. Ignatius von Loyola |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 535 (![]() ![]() |
Genero artistikoa | arte sakroa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | Miracle of Saint Ignatius of Loyala (study) (en) ![]() |
Iconclass | 11H, 11H(IGNATIUS)7, 11Q7146, 11G eta 11Q713 |
Kokapena | |
Lekua | Kunsthistorisches Museum Carolus Borromeuskerk (en) ![]() |
Bilduma | Kunsthistorisches Museum |
Inbentarioa | GG_517 |

San Ignazio Loiolakoaren mirakuluak Peter Paul Rubens margolariak 1617-1618 artean egindako lana da. Olio mihise gaineko teknika erabili zuen. Lana Anberesko jesuiten eliza baterako (gaur egun Saint-Charles-Borromée eliza) egin zuen. Tamainu handia du: 535 × 395 zm. Vienako Kunsthistorisches Museumen erakusten da.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1621ean amaitutako Anberesko eliza barroko handiaren barruko dekoraziorako, jesuitek bertako artista aukeratu zuten, orduan bere ospearen gailurrean, Peter Paul Rubens. Erretaula bezala, Rubensek Jesusen Lagundiaren bi fundatzaile santuen bi mihise handi konposatu zituen: Ignazio Loiolakoa eta Frantzisko Xabierkoa. Poleen mekanismo burutsu baten bidez (jesuiten beste eliza batzuetan ere badago), pinturak txandaka erakuts zitezkeen.
Jesusen Lagundia 1773an debekatu zutenean, balioa zuen guztia arpilatu zioten elizari. Margolan hau, Rubensen beste lan batzuekin batera, Museo Inperialak erosi zuen 1776an, geroago Vienako Artearen Historiaren Museo bihurtu zena, eta bertan jarraitzen du gaur egun. XVIII. mendearen amaieran, Anberes eta Hego Herbehereak austriarren mende zeuden.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ignazio Loiolakoak urrez jositako apaiz-jantziak ditu; ezkerreko eskua meza ospatu berri duen aldarearen gainean dauka, eta jendetzari begira dago. Argi-koroa batek inguratzen du bere burua eta begiak, isuritako malkoek gorrituak, zerurantz jiratuak daude. Eskuineko eskuarekin (mihisearen erdi-erdian dago zehazki), santua gizon eta emakume bat salbuesten ditu; hauek ahoa zabalik, deabruek lurrera botatzen dituzte, bertatik kanporatuak. Habetartearen atzealdean (goian ezkerrean), jazarritako deabruak (bata dragoia da, besteak adarrak ditu) iluntasunean desagertzen dira.
Ignazioren gaineko kerubinek palmondo-adarrak eta koroak dituzte (urte batzuk geroago izango zen santuaren kanonizazioa aurreikusiz, beharbada). San Ignazioren atzean lerrokatuta, sotana beltzez jantzitako, sei jesuita exorzismoa ikusten ari dira. Lau zutabe altutan bermatuta, San Ignazioren ordenaren sendotasun eta lasaitasunaren adierazgarri dira.
Koadroak Rubensengan aurkakotasun klasiko bat erakusten du: oinazetuen indar fisikoaren irudiak (mihisearen ezkerraldea eta behealdea) mundu espiritualaren botere lasai eta garailearen aurrean (oihalaren eskuinaldea eta goikoa): mundu profanoa versus mundu sakratua.[2]