Rosa Warrens
Rosa Warrens | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Karlskrona, 1821eko otsailaren 24a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Kopenhage, 1878ko azaroaren 8a (57 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea eta idazlea |
Rosa Warrens (Karlskrona, Suedia, 1821eko otsailaren 24a – Kopenhage, Danimarka, 1878ko azaroaren 8a) suediar-alemaniar poeta eta itzultzailea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rosa Warrens Karlskronako familia judu batean jaio zen 1821ean. Bost urte zituela, Hanburgora joan zen gurasoekin, eta han egon zen bere aita 1861ean hil zen arte. Ondoren, Berlinera joan zen amarekin, eta han nahiko bakartuta bizi izan zen.[1] Ama 1878ko udan hil zen, eta Rosa Kopenhagen kokatu zen. Hara iritsi eta gutxira hil zen bihotzekoak jota.[1]
Inoiz eskola publikora joan edo ohiko ikasketarik egin ez arren,[2] Warrensek suedierazko literaturari eta mitologia nordikoari eskaini zien bere burua, Ipar Europako herri kantak alemanera itzuliz. Poeta ere izan zen eta poesia bilduma bat kaleratu zuen 1873an.[3]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Swedische Volkslieder der Vorzeit (1857)
- Germanische Volkslieder der Vorzeit (lau liburukitan, 1857-1866)
- Dänische Volkslieder der Vorzeit (1858)
- Schottische Volkslieder der Vorzeit (1861)
- Zwei Lieder der Edden (1863)
- Norwegische, Isländische, Färöische Volkslieder der Vorzeit (1866)
- Finnische Volkslieder der Vorzeit (1868)
- Gedichte (1873)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Alemanez) Brümmer, Franz. (1896). «Warrens, Rosa» Allgemeine Deutsche Biographie. 41 Leipzig: Duncker & Humblot, 181 or. (Noiz kontsultatua: 2025-03-22).
- ↑ (Alemanez) Morgenstern, Lina. (1891). «Rosa Warrens» Die Frauen des 19. Jahrhunderts. 3 Berlin: Verlag der Deutschen Hausfrauen-Zeitung, 95-97 or. (Noiz kontsultatua: 2025-03-22).
- ↑ (Ingelesez) Singer, Isidore; Neisser, Regina. (1906). «Warrens, Rosa» in Singer, Isidore; et al. The Jewish Encyclopedia. 12 New York: Funk & Wagnalls, 468 or. (Noiz kontsultatua: 2025-03-22).