Puy Oria
Puy Oria | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Torres del Río, 1962 (62/63 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea 1986) lizentzia : Hezkuntza zientziak |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema ekoizlea |
Enplegatzailea(k) | Oria Films |
Kidetza | Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademia |
![]() ![]() |
Puy Oria Rubio (Torres del Río, 1962) nafar zinema ekoizlea da, Oria Films enpresako burua.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1986an Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean.[1] Ingurumen-hezkuntzaren arloan egiten zuen lan, Elias Kerexeta ekoizleak Las cartas de Aloun lan egiteko kontratatu zuen arte:
Kamera, gutxi gorabehera, erabiltzen banekien, eta pertsona immigranteen bizipenak grabatzeko aukera eskaini zidaten. Iruñean nuen lanean hilabete bateko eszedentzia eskatu nuen: hiru hilabeterako joan nintzen.[1]
Ondoren, Madrilera joan zen bizitzera eta harrezkero zinema munduan lan egin du, El sol del membrillo (1990), Jamón, jamón (1992), Días contados, La pasión turca,[2] Historias del Kronen (1994), Profundo Carmesí (1996), Secretos del Corazón (1996) Silencio Roto (2001), eta beste hainbat film eginez.[1]
1999an, Montxo Armendárizekin batera Oria Films ekoiztetxea sortu zuen,[3] eta ondoren, 2017an, ConsultOriaFilms aholkularitza.[1][4] Espainiako Zinema Akademiaren kidea da.[4] 2007tik 2018ra Madrilgo Ikus-entzunezkoen Elkartearen presidentea izan zen eta 2018an Ekoizle Independente Federatuen presidente hautatu zuten, kargu hori izan zuen lehen emakumea izanik.[1][4]
Sariak eta Aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2006an Obaban egindako lanagatik Goya Sarietarako izendatu zuten.
- 2015ean Humans Fest jaialdian “Pau i Justicia” saria.[5]
- 2019an Zinemakumeak gara! jaialdian "Simone de Beauvoir" saria irabazi zuen.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f ««Ez zitzaidan industria interesatzen; zinema egin nahi nuen»» Berria 2024-10-27 (Noiz kontsultatua: 2024-10-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Festival de Almeria. (2017-11-20). Los futuros cineastas aprenden los secretos de la producción de mano de Puy Oria. .
- ↑ (Gaztelaniaz) RTVE.es. (2011-4-25). Montxo Armendáriz, el contador de historias. .
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Puy Oria Rubio. Dirección General de Cultura - Institución Príncipe de Viana.
- ↑ (Gaztelaniaz) Montxo Armendáriz y Puy Oria recibirán el Premio Pau i Justícia en la séptima edición de Humans Fest - Fundacion por la justicia. 2015-12-03 (Noiz kontsultatua: 2024-10-27).