Edukira joan

Nellie Cashman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nellie Cashman

Bizitza
JaiotzaCobh, Belvelly (en) Itzuli eta Midleton1845eko abuztuaren 25a
Herrialdea Irlandako Errepublika
HeriotzaVictoria1925eko urtarrilaren 4a (79 urte)
Hobiratze lekuaRoss Bay Cemetery (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, jatetxe-jabea eta prospector (en) Itzuli
Jasotako sariak

Find a Grave: 32285968 Edit the value on Wikidata

Ellen Nellie Cashman (1845-1925eko urtarrilaren 4a) irlandar enpresaburu eta ongilea izan zen.[1] Filantropo lanak egin zituen Estatu Batuetako mendebaldeko hainbat herritan.[2]

Cashman Irlandako Errepublikako Queenstown herrian jaio zen. 1860ko hamarkadan Estatu Batuetara joan zen bizitzera bere ama eta ahizpa Fanniekin batera. Aita Nellie haurra zela hil zen.

Hasieran hotel batean egin zuen lan. Ondoren familia San Frantziskora joan zen bizitzera.[3]Geroago, Fannie ezkondu egin zen, eta Nellie Nevadan finkatu zen. Han, sukaldari jardun zuen meatzarien zenbait kanpamentutan. 1872an Panaca Flaten ganbusinentzako ostatu bat sortzea lortu zuen. Bi urte geroago, abenturazale talde batekin joan zen Columbia Britainiarrera. Han, eskorbutoz hiltzen ziren langile batzuen bila erreskate partida baten buru izateagatik nabarmendu zen. Elurretan barrena, eta beste sei gizonekin batera, 77 eguneko ibilaldia osatu zuen gaixoak artatzeko.

Egonaldia Arizonan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Cashman eta bere bazkide Joseph Pascholy jabekideak ziren eta Tombstonen Russ House izeneko jatetxe eta hotel bat kudeatzen zuten, Nellie Cashman's izenez ezagutzen dena. 2007an hartutako irudia.

1879an Tucson-era (Arizona) joan zen, eta han Delmonico jatetxea ezarri zuen, emakume batena zen lehenengoa herrian. Negozioak ospea hartu zuen, meatzari babesgabeei eskaintzen zien arretagatik. San Pedro bailara inguruan zilarra aurkitu zutela eta, Tombstonera jo zuen hurrengo urtean. Han Russ House jatetxea ireki zuen. Herrixka horretan, Cashmanek ospe handia lortu zuen ongile gisa. Elizkoi katoliko gisa, saloon baten jabeak konbentzitu zituen lokala emateko, igandeetan zerbitzu erlijiosoak garatzeko helburuarekin. Besteak beste, Salbazio Armadarako eta Gurutze Gorrirako dirua biltzen lagundu zuen; gainera, babesik gabekoei laguntza antolatu zien, besteak beste, herriko prostitutei. Haren eskuzabaltasuna hainbesteraino iritsi zen, non meatzari-konpainia bateko buruzagi bati lagundu baitzion lintxatua izan ez zedin, eta, beste batean, eragotzi egin zuen gaizkile batzuen exekuzioa aire zabaleko hilketa ikusi nahi zuen publiko amorratu batek ikustea.

Gero, ahizpa tuberkulosiak jota hil zenean, bost seme-alaba umezurtzak hartu zituen bere ardurapean, eta hezten lagundu zien. 1886tik mutilekin batera abiatu zen, eta herrialdeko mendebaldeko zenbait tokitan ibili zen, hainbat meatze-eremutan. 1898an, Cashman Kanadara joan zen Klondikeren Urrearen sukarra ikusita; Dawson Cityn bizi izan zen eta laguntza eta enpresa lanekin jarraitu zuen, Alaskan meategi batzuk bere izenean izan baitzituen. Azken urteak Victorian eman zituen, Columbia Britainiarrean, eta bertan bizi izan zen 1923tik. Ez zen inoiz ezkondu. Beste epiteto batzuen artean, Nellie «miserikordiaren aingerua», «mugako aingerua» edo «Tombstoneren aingerua» bezala ezaguna izan zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]