Mundakako Arraun Taldea
Mundakako Arraun Taldea | |
---|---|
Sorrera | 1975 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | Ignacio Lezaola |
Entrenatzailea | ![]() ![]() |
Patroia(k) | ![]() |
Kolorea(k) | zuria eta gorria |
Trainerua | Erramon (historikoa) Mundakarra Lamiak |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 KAE Liga 1 KAE 2 Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa 0 Bizkaiko Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2024 | 11.a (KAE 1 Ligan) |
Webgunea | www.facebook.com |
Mundakako Arraun Taldea Mundaka herriko arraun taldea da.
Elkartea 1975ean sortu zen eta garai onena 1980. hamarkadan izan zuen. Hainbat bandera irabazteaz gain Kontxako Banderara sailkatu zen 1986 eta 1987an. Urdaibai elkarketak egon bazen ere 2001ean alde egin zuen. Hurrengo urteetan trainerua ateratzeko arazoak izan ditu eta beste elkarte batzuekin bat egin behar izan du. Gaur egun Busturialdea Arraun Elkartea osatu du Elantxoberekin batera.
Uniformea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elastikoak eta Mundakarra trainerua zuriak dira, marra eta letra gorriekin eta elastikoak gainera, Euskal Herriko ikurrina dauka itsatsita, taldeko armarriaz batera.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1975. urtean sortu zen elkartea eta berehala hasi zen Bermeoko trainerilla estropada sonatuetan garaipenak lortzen, bai eta 1977ko Espainiako Trainerilla Txapelketan hirugarren postua eskuratu ere. 1984. urtean lehenengo tituluak iritsi ziren Euskadiko eta Bizkaiko txapeldunak izan baitziren. Emaitza hauek traineruan nabaritzen hasi ziren eta urte hartan bertan Zarauzko Ikurrinan hirugarren postuan sailkatu zen Mundaka. Hurrengo urteetan birritan sartu zen Mundakarra Kontxako Banderan, 1986an seigarren eta 1987an zazpigarren postuak eskuratu zituelarik.
90. hamarkadan ez zuen trainerurik atera baina bateletan emaitz politak lortu zituen, Bizkaiko txapelketak 1998 eta 1999an eta Euskadikoa. 1999an bertan Bermeo eta Elantxoberekin Urdaibai eratu zuen baina elkarketa honek ez zuen asko iraun Elantxobek utzi egin baitzuen taldea. 2001ean bera izan zen Urdaibai utzi eta Algortarekin Algorta-Mundaka trainerua eratu zuena, urtebete baino iraun ez bazuen ere. 2007an Mundaka berriro elkartu zen Elantxoberekin Busturialdea Arraun Elkartea sortzeko baina 2009an bukatu zen elkarketa hau.
Mundaka gaur egun KAE 2 Ligan ari da. Harrobiarekin lan handia egiten duen taldea da eta honen adibide da 2012an jubenilek lorturiko Espainiako trainerilla txapelketa eta Euskadi zein Bizkaiko batel txapelketak. 2016an ordea arraunlari faltarengatik Urdaibairekin bat egin zuen eta Bermeo-Mundaka trainerua osatu zuten, Mundakaren elastiko zuria eta Bermeoren traineru urdinarekin. 2017an ere batera jarraitu zuten.
2018an Elantxoberekin elkartu zen berriz eta Busturialdea izena berreskuratu zuten.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Seigarren 1986an.
- Sailkatua (2): 1986 eta 1987.
Ligak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- KAE 2 Liga (0): Bosgarren 2009 eta 2014an.
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (2): 1986 eta 1987.
Gainontzeko estropadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zarauzko Ikurrina (0): hirugarrena 1984ean.
- Ondarroako Bandera (1): 1984
- El Corte Inglés - Bizkaitarren Promozio Bandera (1): 1986
- Colindresko Bandera (1): 1986
- Lekeitioko ABC Bandera (2): 1986, 1987
- Camargoko Bandera (1): 1987
- Plentziako Bandera (1): 1988
- Elantxobeko Bandera (2): 2007, 2021 (bietan Busturialdea)
Trainerillak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Trainerilla Txapelketa (0): hirugarrena 1977an eta 1984an.
- Euskadiko Trainerilla Txapelketa (1): 1984.
- Bizkaiko Trainerilla Txapelketa (2): 1984, 1987.
- Bermeoko trainerilla estropadak (2): 1976, 1977.
Batelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskadiko Batel Txapelketa (1): 1999.
- Bizkaiko Batel Txapelketa (3): 1987, 1998 eta 1999.
Azken denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Liga |
---|---|
2007 | KAE 2 Liga, 3.a (Busturialdea) |
2008 | KAE 1 Liga, 9.a (Busturialdea) |
2009 | KAE 2 Liga, 5.a |
2010 | KAE 2 Liga, 7.a |
2011 | KAE 2 Liga, 6.a |
2012 | KAE 2 Liga, 9.a |
2013 | KAE 2 Liga, 6.a |
2014 | KAE 2 Liga, 5.a |
2015 | KAE 2 Liga, 8.a |
2016 | KAE 2 Liga, 6.a (Bermeo-Mundaka) |
2017 | KAE 2 Liga, 8.a (Bermeo-Mundaka) |
2018 | KAE 2 Liga, 10.a (Busturialdea) |
2019 | KAE 2 Liga, 7.a (Busturialdea) |
2020 | KAE 2 Liga, 5.a (Busturialdea) |
2021 | KAE 2 Liga, 1.a (Busturialdea) |
2022 | KAE 1 Liga, 11.a (Busturialdea) |
2023 | KAE 1 Liga, 11.a (Busturialdea) |
Beteranoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundakako Arraun Taldea | |
---|---|
Patroia(k) | ![]() |
Kolorea(k) | zuria eta gorria |
Trainerua | Mundakarra |
Palmaresa | 0 ABE Liga 0 Euskadiko Txapelketa 1 Bizkaiko Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2024 | 6.a (ABE Ligan) |
- Euskadiko txapelketa (0): hirugarren 2022an
- Bizkaiko txapelketa (1): 2022
Denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | ABE Liga | Euskadiko txap. |
---|---|---|
2022 | 5.a | 3.a |
2023 | 9.a | 4.a |
2024 | 6.a | 4.a |