Mireia Delgado Expósito
Mireia Delgado Expósito | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Durango, 1984ko azaroaren 7a (40 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pedagogoa, feminista eta ipuin-kontalaria |
Enplegatzailea(k) | Galtzagorri Elkartea Ibaizabal ikastola |
![]() ![]() ![]() |
Mireia Delgado Exposito (Durango, Bizkaia, 1984ko azaroaren 7a) pedagogo, feminista, bitartekari literarioa eta ipuin-kontalaria.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Justo Delgado Saiz du aita, delineatzailea ofizioz eta poeta afizioz, Burgoskoa jatorriz eta Maria Jesús Expósito Diez du ama, etxekoandrea, errioxarra, Rincón de Oliveros herrikoa, txikitan Mireiari abesti asko kantatu zion emakumea. Hiru neba-arrebetan txikiena da.
Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Durangoko Landako eskolara joan zen 4 urte zituenean. Hantxe ikasi zituen euskarazko lehen berbak, eta apurka joan zen euskara barneratzen, Halere, irakasleak horrela aholkatuta errefortzu klaseak hartu zituen. Ondorengo urratsak jaioterriko Fray Juan de Zumarraga institutuan eman zituen, hango irakasleek bultzada handia eman zioten euskara finka zezan. Batxilergora heltzean, maitasunak eta lagun euskaldunek aurrera egiten lagundu zioten euskara maila hobetzen. Bere aldetik ere asko jarri zuen, euskal musika eta irratia entzunez edota euskarazko liburuak irakurriz.
Institutuko ikasketak amaitu ondoren Euskal Herriko Unibertsitatean gizarte hezkuntza diplomatu zen, Donostian. Ondoren pedagogian eta antropologian lizentziatu zen unibertsitate berean.




Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irakaskuntza prozesuak, hezkidetza eta haur literatura uztartu ditu proiektu eta erakunde desberdinekin elkarlanean. Hainbat eta hainbat egitasmo diseinatu eta burutu zituen zenbait ikasturtez Bizkaiko Urtxintxa Eskolan. Ondoren Galtzagorri Elkartean irakurketa bitartekaritza lana egin zuen, baita hezkidetza eta literatura uztartzen zituen areto literarioa diseinatu ere: Itsaspeko bihotzak izenekoa. Durangoko Ibaizabal ikastolan izan zuen hurrengo lanbidea. 6 ikasturtez jardun zuen bertan, lanbide heziketan tutore. Bartzelonan egin zuen ikastaro batek, ordea, bere sormena garatzeko interesa piztu zion eta ipuin-kontalari eta bitartekari literario lanetan murgiltzea erabaki zuen, besteak beste. Harrezkero hainbat heldu eta ume alaitu ditu bere kontaketekin eta ez dira gutxi literaturara hurbildu direnak Mireiak akuilatuta. Ikastaroak ere eman ditu.[2]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipuin-kontalari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere kontalari ibilbidean eskaini dituen zenbait saio.
- Nire izena, zure izena. Nire ahotsa, zure ahotsa.[3]
- Feminismoa azaltzeko beste modu bat..[4]
- Hariak, jostorratzak eta zauriak.[5][6][7]
- Hitzak josten.[8][9] [10]
- Ahoz aho. Ahozkotasunaren nazioarteko jaialdian[11]
- Ekilibristak, sorgin-orratzak eta matxinsaltoak.[12]
Bideratzaile literario
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ireki liburuak begiak irekitzeko kanpainan irakurketa tailerrak eman zituen Beasainen.
- Durangoko Andragunean hainbat urtez, dinamizatu ditu irakurketa taldeak bai euskaraz, bai gaztelaniaz.[13]
- Mendaron Miszelanea irakurketa kluba.[14]
- Atxondoko liburutegiko irakurketa taldea.
Ikastaroak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Euskal Unibertsitatean eman dituen zenbait ikastaro:[1]
- Irakurketa ulertezinak minak eta ezinak.
- Lehen Hezkuntzan ahozko hizkuntza landu ipuin, abesti, bertso eta jolasen bidez.
- Ulermenezko irakurketa Lehen Hezkuntzan.
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Trans Sexualitateak liburua koordinatu zuen, Euskal Herriko Bilgune Feministak eta Emagin elkarteak argitaratua.[11][15]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2022an Arabako Lautadan helduentzako Kontalaritza Sorkuntzaren Saria sortu zuten, eta lehen edizioan Maider Alzelai kontalari arrasatearra eta Mireia Delgado durangarra saritu zituzten. Sariaren epaimahaia Itziar Rekalde, Joxemari Karrere, Iñaki Carretero, Dorleta Kortazar eta May Gorostiaga kontalariek osatu zuten.[16]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Mireia Delgado Exposito» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-24).
- ↑ «Mireia Delgado | Tabakalera» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).
- ↑ «Mireia Delgadoren ipuin kontaketa izango da gaur liburutegian - Elgoibar» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).
- ↑ «Feminismoaren inguruan hausnartzeko aukera Okondon, ondo pasatu bitartean - Okondo» Aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).
- ↑ «"Hariak, jostorratzak eta zauriak" narrazioa - Oñati - 2022-10-26» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).
- ↑ «'Hariak, jostorratzak eta zauriak', Mireia Delgado - Lautada - 2022-11-27» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).
- ↑ «La narradora Mireia Delgado, mañana en Barrena» ORDIZIAKO UDALA 2022-03-21 (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).
- ↑ «Mireia Delgado (Cuentacuentos)» Arrasateko Udala (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).
- ↑ «El cuenta-cuentos "Hitzak josten", este viernes de la mano de Mireia Delgado» Kurutziaga Ikastola 2021-11-15 (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).
- ↑ www.izt.eus, IZT Informatika zerbitzuak-. «Sesión de cuentacuentos infantil» www.zuia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).
- ↑ a b «Mireia Delgado aktibista feminista durangarrak 'Trans Sexualitateak' liburua aurkeztu du - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).
- ↑ «Ipuin Kontalarien IX. Maratoia - Literaktum» www.literaktum.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-26).
- ↑ «Grupo de lectura feminista en castellano - durango-udala.net» www.durango.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-26).
- ↑ «Zabalik dago Helduen Irakurketa Klubean apuntatzeko epea» Mendaro (Noiz kontsultatua: 2024-12-26).
- ↑ «trans sexualitateak - hezkuntza-praktika feminista baterako ekarpenak. Mireia Delgado Exposito. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).
- ↑ «'Heldu da kontua' helduentzako euskal kontalarien zirkuituak Lautada bisitatuko du - Lautada» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).