Michelangelo bere tailerrean
Michelangelo bere tailerrean | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Jean-Léon Gérôme |
Sorrera-urtea | 1849 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 51,5 (![]() ![]() |
Kokapena | |
Lekua | Dahesh Museum of Art |
Bilduma | Dahesh Museum of Art |
Inbentarioa | 1999.8 |
Michelangelo bere tailerrean (frantsesez: 'Michel-Ange dans son atelier') Jean-Léon Gérôme margolari frantsesak 1849an egin zuen olio mihise gainekoa da. Nahiz eta oinarri historikoa izan, fikziozko irudia da. Eszenak Michelangelo itsua, haur batek gidatuta, tailerrean erakusten du; Belvedereren soina ikutzen ari da. Gaur egun New Yorkeko Dahesh Museum of Art erakundean erakusten da.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gérômek mihise hau pintatu zuen artista gaztea zenean. 1843an Paul DeLaroche maisuarekin Erromara egindako bidaiak eragin handia izan zuen bere lanean. Orduan ikusi zuen Belvedereren soina, Vatikano Hirian dagoen Belvedereko jauregian 1530etik egon dena. Historikoki, beraz, ezinezkoa da bustoa Michelangeloren tailerrean egon izana, eta, gainera, artista hori ez zen itsu hil.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolan bertikala da, 52 × 36 zm.koa. Koadroaren gaiak kontrastatu egiten ditu gaztea eta zaharra, marmolaren zuria eta mozorroen kolorea, ukimenaren eta ikusmenaren zentzua, soin trinkoa eta pertsonen ahulezia. Artistaren sinadura eta data eskultura kokatuta dagoen egurrezko oinarriaren behealdeko ezkerraldean daude.