Mariano Ordóñez García
Mariano Ordóñez García abokatu eta politikari espainiarra izan zen, Grazia eta Justizia ministroa, Ogasun ministroa eta Itsas Armada ministroa Alfontso XIII.aren erregealdian.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1902an Francisca Romerorekin ezkondu zen, Francisco Romero Robledo politikariaren alabetako batekin. Alderdi Kontserbadoreko kidea zen, eta 1903ko hauteskundeetan hasi zuen bere ibilbide politikoa. Hauteskunde horietan, Tuy barrutian (Pontevedra) Kongresurako diputatu hautatu zuten, eta 1923ra arte (Primo de Riveraren diktaduraren hasiera) egin ziren hauteskundeetan berriro lortu zuen eserlekua.
Grazia eta Justizia ministroa izan zen bi aldiz: 1920ko irailaren 1etik 1921eko martxoaren 13ra bitartean Eduardo Dato buru izan zuen gobernuan, eta 1922ko apirilaren 1etik abenduaren 4ra bitartean Sánchez Guerra buru zuen kabinete batean.
Ogasun ministro ere izan zen 1921eko uztailaren 7tik abuztuaren 14ra bitartean, Allendesalazar gobernu batean, eta Itsas Armada ministro ere izan zen 1922ko martxoaren 8tik apirilaren 1era bitartean, lehen aipatutako Sánchez Guerra gobernuan.