Margarita Mendizabal Arakama
Margarita Mendizabal Arakama | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1931 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 2023ko ekainaren 15a (91/92 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoa |
Margarita Mendizábal Aracama (Gasteiz, Araba, 1931ko uztailaren 19a - Madril, 2023ko ekainaren 15a) arabar arkitektoa eta irakaslea izan zen. Espainian 1936 eta 1964 artean titulatu ziren lehen hamar arkitektoetako bat izan zen. 1956an Madrilgo Arkitektura Eskolan lortu zuen titulazioarekin, Espainian "Arkitekto" titulua zuen bosgarren emakumea bihurtu zen (euskal jatorriko lehena). Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko irakaslea izan zen. "Manual de accesibilidad" ("Irisgarritasun eskuliburua") (1998) (eraikuntza irisgarriago eta berdintasunezkoago baten azterketa eta kontzientziazioari buruzkoa) eta "El tratado de una ventana" ("Leiho baten tratatua") (1988) (elementu horrek eraikin baten argiztapenean duen funtzio garrantzitsua azaltzen eta zehazten duena) argitaratu zituen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendizabalek Madrilgo Arkitektura Eskolan ikasi zuen eta bertan "Arkitekto" titulua lortu zuen 1956ko irailean, bost urteko karreraren ondoren espediente nahiko ona lortuz. Arkitektura Eskolan, Elena Arregui Cruz-López eta Milagros Rey Hombrerekin bat egin zuen, Margarita ikasle nabarmena izan zen, 1955ean Revista Nacional de Arquitectura aldizkarian argitaratutako lan bat bere hirugarren mailako proiektu lana izanik.[1]
Espainian arkitekturan titulatutako lehenengo bost emakumeetako bat izan zen. Aurretik, Matilde Ucelay (1936an titulatutako lehen arkitektoa), María Cristina Gonzalo Pintor (1940), María Juana Ontañón (1949) eta Rita Fernández Queimadelos (1941) izan ziren. Ondoren, berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadetan, arkitekturan matrikulatzen ziren emakumeak oraindik gutxi zirenean, lizentziatu ziren María Eugenia Pérez Clemente (1956), Elena Arregui Cruz-López (1958), Milagros Rey Hombre (1960), Margarita Brender Rubira (1962) eta Mª Mercedes Serra Barenys (1964).[2][3]
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lehen lanen artean bi dekorazio-proiektu daude: denda bat Madrilgo Ramón de la Cruz kaleko 71. zenbakian (1957) eta bitxi-denda bat Zaragoza kaleko 4.ean (1957), hau ere Madrilen. Madrilen egin zituen lehen lanen artean, familia bakarreko hamar etxebizitza ere badira.[1]
1962an, Fernando Higueras, Antonio Miró, José Luis García Fernández eta José Antonio Fernández Ordóñezekin (ingeniaria) proiektu batean parte hartu zuen, Juan March Fundazioak deitutako ideia-lehiaketarako. 400 milioi pezetako hornidura izan zuen, Madrilen opera-antzoki bat sortzeko, Avenida de la Castellanan (gero Azca) zegoen 200.000 metro koadroko lursail batean, baina azkenean ez zen eraiki.[4]
Madrilen eta Gironan lan egin zuen etxebizitza asko eraikitzen, baina baita eskola- eta industria-eraikinak ere: Lanbide Heziketako Eskola bat (1967), pabiloi bat Canillejasen, Madrilen (1971), sableatuko tunelerako bi etxola (1981) eta industria-nabe bat eta bulego-eraikin bat Madrilen (1968). Bere obra arkitektoniko propioa egin eta zuzendu zuen 1956ko titulaziotik XXI. mendearen hasierara arte. Aipagarria da Gironan 1975ean egindako familia bakarreko etxebizitza bat, 1977an Quaderns d´arquitectura i urbanisme aldizkarian argitaratua.[1] Industria-instalazio handietarako egin zituen obretan, Sociedad Española de Oxigeno, S.A.rentzat eta Empresa Nacional Siderúrgica, S.A.rentzat (ENSIDESA) diseinatutako hainbat eraikin egin zituen.[5]
Bere ibilbide profesionala nabarmentzen da bai bere estudiotik bertatik egindako obra arkitektonikoagatik (bertan modu autonomoan egiten zuen lan, beste arkitekto batzuekin elkartuta egon gabe), bai Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan Proiektu Arkitektonikoen irakasle titular gisa egindako lanagatik. Liburu hauek argitaratu zituen: "El tratado de una ventana" (1988), non elementu arkitektoniko horrek eraikin baten argiztapenean duen funtzio garrantzitsua azaltzen eta zehaztu zuen, eta "Manual de accesibilidad" (1998), eraikuntza irisgarriago eta berdintasunezkoago baterako azterketa. IMSERSOrekin lankidetzan egindako lan digitala da, eta hirugarren adinekoentzako egoitzei eta minusbaliatu psikikoentzako laguntza-zentroei buruzko informazio grafikoa biltzen du.[2][3]
Mendizabal aitzindaria izan zen mendiko kiroletan, eta kirol hori sustatzeko beka eta sari programa batean parte hartu zuen.[6]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1988. "Manual de la ventana" ("Leihoaren eskuliburua"). Herrilan eta Hirigintza Ministerioa (Madril). ISBN 84-7433-575-2.
- 1998. "Manual de accesibilidad" ("Irisgarritasun-eskuliburua"). Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioa. Gizarte Gaietako Idazkaritza Nagusia. Migrazioen eta Gizarte Zerbitzuen Madrilgo Institutua. Signatura: ME 2/41.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Ocerin Ibáñez, Olatz. (2023). «Arquitectas y vivienda social en Euskadi (1956-1996): De Margarita Mendizábal a las primeras viviendas sociales diseñadas por arquitectas en Euskadi» Arquitectas proyectando y construyendo Euskadi, 2023, ISBN 9788413195414, págs. 13-82 (Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea): 13–82. ISBN 978-84-1319-541-4..
- ↑ a b Ocerin Ibáñez, Olatz. (2020-12-16). «Sin noticias de arquitectas en España. Una aproximación feminista a la profesión y formación arquitectónicas desde la Ilustración hasta la titulación de Matilde Ucelay.» Asparkía. Investigació feminista (37): 93–113. doi: . ISSN 2340-4795..
- ↑ a b Matilde Ucelay, primera mujer arquitecta de España | Universidad de Granada. .
- ↑ Liñán, José M. Abad. (2020-09-01). Edificios atrevidos para un Madrid distinto. ISSN 1134-6582..
- ↑ Tielve García, Natalia; Domínguez Rodríguez, Rubén. (2023). «Margarita Mendizábal: una arquitecta para la gran industria» Trabajos de (no) andar por casa. Perspectivas de género para el patrimonio industrial.
- ↑ «- Alpinismo» www.teambepro.com.
- ↑ «Documentos» CJE.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ocerin Ibañez (arg. lit. ), Olatz (2023): "Arquitectas y vivienda social en Euskadi (1956-1996): De Margarita Mendizábal a las primeras viviendas sociales diseinadas por arquitectas en Euskadi, Universidad del País Vasco - ISBN: 9788413195414