Long Boret
Long Boret | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1973ko abenduaren 26a - 1975eko apirilaren 17a ← In Tam (en) ![]() ![]()
1972ko urriaren 15a - 1973ko abenduaren 26a ← Son Ngoc Thanh (en) ![]() ![]()
1971ko maiatzaren 3a - 1972ko urriaren 14a
1959ko ekainaren 14a - 1960ko apirilaren 19a | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Chbar Ampéou (en) ![]() | ||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||
Heriotza | Phnom Penh, 1975eko apirilaren 17a (42 urte) | ||||||||
Heriotza modua | : Exekuzio estrajudiziala | ||||||||
Familia | |||||||||
Ezkontidea(k) | Neang Nginn Mokhân (en) ![]() | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Lycee Sisowath (en) ![]() (1946 - 1952) | ||||||||
Hizkuntzak | khmerera frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta diplomazialaria | ||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Parte hartutako gatazkak | Vietnamgo Gerra | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Social Republican Party (en) ![]() |
Long Boret (khmereraz: ឡុង បូរ៉េត; Kandal probintzia, 1933ko urtarrilaren 3a – Phnom Penh, 1975eko apirilaren 17a) kanbodiar politikaria izan zen, Khmer Errepublikako lehen ministroa 1973tik 1975era.
Phnom Penheko Sisowath lizeoan ikasi zuen 1946tik 1952ra eta Frantzian 1953tik 1955era. 1958an Legebiltzarreko kide hautatu zuten, eta 1962an eta 1966an berriz hautatu zuten. Finantzen estatu-idazkari izendatu zuten, baina Norodom Sihanoukek bankuak nazionalizatzeko hartutako erabakia kritikatu ondoren, dimisioa ematera behartu zuten. Informazio ministro izan zen 1971tik 1972ra, eta Kanpo Arazoetako ministro 1972tik 1973ra.
1973ko abenduan lehen ministro izendatu zuten. 1975eko apirilaren 8an, Khmer Gorriekin bake akordio bat negoziatzen saiatu zen, baina ez zuen lortu. 1975eko apirilaren 17an Khmer Gorria hiriburuan sartu zenean, Long Boret atxilotu eta exekutatu egin zuten egun horretan bertan.