Edukira joan

Joseph Victor von Scheffel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseph Victor von Scheffel

Member of the Frankfurt Parliament (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaKarlsruhe1826ko otsailaren 16a
Herrialdea Badengo Dukerri Handia
HeriotzaKarlsruhe1886ko apirilaren 9a (60 urte)
Hobiratze lekuaHauptfriedhof Karlsruhe (en) Itzuli
Familia
AmaJosephine Scheffel
Hezkuntza
HeziketaMunicheko Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, legelari-poeta eta margolaria
Jasotako sariak
KidetzaQ821451 Itzuli
Q21406862 Itzuli
Q1303845 Itzuli

IMDB: nm2134480 Musicbrainz: 7500a6fc-dea2-432d-a1ea-dbf2a459a05c Discogs: 860700 IMSLP: Category:Scheffel,_Joseph_Viktor_von Edit the value on Wikidata

Joseph Victor von Scheffel (Karlsruhe, 1826ko otsailaren 16aibidem, 1886ko apirilaren 9a) alemaniar olerkari eta eleberrigilea izan zen.

Karlsruheko lizeoan eta Munich, Heidelberg eta Berlingo unibertsitateetan hezi zen. Epailetza azterketa gainditu zuen eta 1848tik 1852ra Bad Säckingenen aritu zen karguan. Bertan Der Trompeter von Säkkingen poema epikoa idatzi zuen eta 250 edizio argitaratzea lortu zuen.

1854an gobernuaren zerbitzua utzi eta irakaskuntzarako prestatzen hasi zen. Hala ere, osasun-arazoengatik eta ikusmen-arazoengatik, proiektua utzi eta Konstantzako aintzirara joan zen. Bertan idatzi zuen bere lanik garrantzitsuena, Ekkehard erromantze historikoa.

Heidelbergera itzulita, Gaudeamus, Lieder aus dem Engeren und Weiteren izeneko abesti alai eta umoretsuen bilduma idatzi zuen. Ardoaren eta abestien lagun diren ikasleak dira protagonistak.

Hainbat etsipen jasan zituen bere bizitzan, 1848ko Alemaniako Iraultzaren porrota eta Emma Heimenganako maitasunaren porrota. 1857tik 1859ra Egon von Fürstenbergen liburutegiaren arduradun izan zen Donaueschingenen. 1864an Caroline von Malzenekin ezkondu zen eta 1872an Konstanza aintziraren ertzera erretiratu zen. 1876an Badengo duke handiak goratu zuen.

Beste lan batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Frau Aventiure. Lieder aus Heinrich von Ofterdingens Zeit (1863)
  • Juniperus. Geschichte eines Kreuzfahrers (1866)
  • Bergpsalmen (1870)
  • Waldeinsamkeit (1880)
  • Der Heini von Steier (1883)
  • Hugideo, eine alte Geschichte (1884)
  • Reisebilder (1887);
  • Epistein (1892); eta Briefe (1898)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]