Jennifer Dickson
Jennifer Dickson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Piet Retief (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Ottawa, 2025eko urtarrilaren 18a (88 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Goldsmiths, University of London |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista, argazkilaria eta margolaria |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Royal Academy of Arts |
Jennifer Dickson Sweetman[1] (Piet Retief, Hegoafrika, 1936ko irailaren 17a – Ottawa, Kanada, 2025eko urtarrilaren 18a) Hegoafrikan jaiotako britainiar-kanadar argazkilaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]John Liston Dickson eta Margaret Joan Dicksonen alaba[1], Jennifer Dickson Hegoafrikako Mpumalanga probintziako Piet Retiefen jaio zen 1936ko irailaren 17an. 1954tik 1959ra, margolaritza eta estanpazioa ikasi zituen Londresko Unibertsitateko Goldsmiths' Collegen. 1960tik 1965era, Stanley William Hayterren ikaslea izan zen Parisko Atelier 17 arte eskolan[2]. 1962an bakarkako lehen erakusketa egin zuen Londresen[3]. 1965ean Grabatzaile eta Akuafortisten Errege Elkarteko kide egin zen[2].
Ikasketak amaitu ondoren, Ingalaterrako Brighton College of Arten hasi zen irakasten. Unibertsitate horretan grabatugintzako graduondoko programa bat jarri zuen martxan eta argazkilaritza ere irakatsi zuen[3].
1968an, Jamaikara joan zen Mendebaldeko Indietako Unibertsitatean arte eder eta aplikatuetan bekadun bisitari izateko[3].
1969an, Kanadara emigratu zuen eta bertan marrazkigintzako programa zuzendu zuen Montrealgo Saidye Bronfman zentroan[3][4]. 1976an Royal Academy of Artserako hautatu zuten[2]. Ottawan bizi izan zen[5] eta eta Ottawako Unibertsitatean irakatsi zuen. Lorategien estetikaren bilakaerari hitzaldi ugari eman zituen[4].
Bere lanak Quebeceko Arte Ederren Museo Nazionaleko[6] eta Kanadako Galeria Nazionaleko bildumetan daude[4].
1995ean Kanadako Ordena jaso zuen[7] eta 2002an Victor Tolgesy arte saria[2].
Ronald Sweetmanekin ezkonduta zegoen eta Bill izeneko seme bat izan zuen[1]. Ottawan hil zen 2025eko urtarrilaren 18an, 88 urte zituela[1][2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Ingelesez) «Jennifer Dickson Sweetman» The Globe and Mail 2025-01-25 (Noiz kontsultatua: 2025-01-30).
- ↑ a b c d e (Ingelesez) «Jennifer Dickson RA (1936 - 2025)» Royal Academy of Arts (Noiz kontsultatua: 2025-01-30).
- ↑ a b c d (Ingelesez) Berlin, Mira. «Jennifer Dickson» The Canadian Encyclopedia (Historica Canada) 2015-03-04 (Noiz kontsultatua: 2025-01-30).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Jennifer Dickson» National Gallery of Canada (Noiz kontsultatua: 2025-01-30).
- ↑ (Ingelesez) «Jennifer Dickson Biography (1936-2025)» Jennifer Dickson RA (Noiz kontsultatua: 2025-01-30).
- ↑ (Frantsesez) «Dickson, Jennifer» Musée national des beaux-arts du Québec (Noiz kontsultatua: 2025-01-30).
- ↑ (Ingelesez) «Mrs. Jennifer Dickson» The Governor General of Canada (Noiz kontsultatua: 2025-01-30).