Jean Damascène Bimenyimana
Jean Damascène Bimenyimana | |||
---|---|---|---|
1997ko urtarrilaren 2a - 2018ko martxoaren 11 ← Thaddée Ntihinyurwa - Edouard Sinayobye → Elizbarrutia: Cyanguguko elizbarrutia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Nyamasheke District (en) ![]() | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Kigali, 2018ko martxoaren 11 (64 urte) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Jean Damascène Bimenyimana (Nyamasheke, 1953ko ekainaren 22a – Kigali, 2018ko martxoaren 11) ruandar elizgizon katolikoa izan zen, 1997tik hil zen arte Cyanguguko apezpikua izan zena.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jean Damascène Bimenyimana 1953an jaio zen Shangi eskualdeako Nyamasheke barrituan[1], eta 1980ko uztailaren 6an apaiztu zen Nyundoko elizbarrutian. Urtebete geroago, 1981eko azaroaren 5ean, Cyanguguko elizbarrutira bidali zuten[2].
1997ko urtarrilaren 2an, Joan Paulo II.a aita santuak Cyanguguko apezpiku izendatu zuen. Urte bereko martxoaren 16an Wenceslas Kalibushi Nyundoko apezpiku emerituak ordenatu zuen[2]. In humilitate et caritate leloa hautatu zuen[3].
Međugorje bisitatu ondoren, Bakearen Erreginaren omenezko otoitz-zentro bat ezarri zuen bere elizbarrutian[4].
Minbiziak jota, Nairobin tratamendua jasotzen zuen denbora batez. 2018ko martxoan Kigalira itzuli zen, eta aireportuan hil zen iritsi eta gutxira[1][5].
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Bernardino Giraud kardinala (1767)
- Alessandro Mattei kardinala (1777)
- Pietro Francesco Galleffi kardinala (1819)
- Giacomo Filippo Fransoni kardinala (1822)
- Carlo Sacconi kardinala (1851)
- Edward Henry Howard kardinala (1872)
- Mariano Rampolla del Tindaro kardinala (1882)
- Rafael Merry del Val y Zulueta kardinala (1900)
- Arthur Hinsley kardinala (1926)
- David James Mathew artzapezpikua (1938)
- Laurean Rugambwa kardinala (1952)
- Vincent Nsengiyumva artzapezpikua (1974)
- Wenceslas Kalibushi apezpikua (1977)
- Jean Damascène Bimenyimana apezpikua[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Nizeyimama, Jean. «Bishop Bimenyimana, 65, died» Umuseke 2018-03-12 (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Jean Damascène Bimenyimana †» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
- ↑ (Ingelesez) Kazuba, Fabrice. «Diocese of Cyangugu rememnbered Late Bishop Jean Damascene Bimenyimana for the fourth time» Diocese of Cyangugu 2022-03-17 (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
- ↑ (Alemanez) «Gebetszentrum in Ruanda» Medjugorje.de 2014-05 (Noiz kontsultatua: 2018-03-12).
- ↑ (Ingelesez) «Monsignor Bimenyimana of Cyangugu Dies Aged 65» KT Press 2018-03-11 (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).