Irina Koni
Irina Koni | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Poltava Governorate (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Mosku, 1891ko irailaren 24a (80 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Irina Semionovna Koni,[1] jaiotzez Jurieva eta lehen ezkontzan Sandunova, (errusieraz: Ирина Семёновна Кони (Юрьева, Сандунова); Poltavako gobernazioa, 1811ko maiatzaren 17agreg./maiatzaren 5ajul. – Mosku, 1891ko urriaren 6agreg./irailaren 24ajul.) errusiar aktore eta idazlea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Semion Juriev lur-jabearen alaba, Irina Jurieva Poltavako gobernazioan jaio zen 1811n eta Moskuko barnetegi batean ikasi zuen.[2][3]
1837an, bere senidea zen Aleksandr Veltman idazlearen eraginez, Povesti devitsy Jurievoi ipuin bilduma kaleratu zuen. Geroago Literaturnaia gazeta eta Repertuar i Panteon aldizkarietan kolaboratu zuen, Jurieva abizenez sinatuz.[3]
Antzerkian 15 urtez aritu zen Sandunova abizena erabiliz, eta batez ere paper komikoak interpretatu zituen. Piotr Veinberg poetaren ustez, bere paper onenak Marfa Kabanova (Aleksandr Ostrovski, Groza), ezkontzagina (Nikolai Gogol, Zhenitba) eta Anna Skvoznik-Dmukhanovskaia (Nikolai Gogol, Revizor) izan ziren. Aktore karrera amaitu ondoren, ongintzazko emanaldiak antolatzen lagundu zuen. 1860ko hamarkadaren hasieran, Literatura Fundazioak San Petersburgon antolatutako emanaldietan parte hartu zuen Ivan Turgenev, Aleksei Pisemski eta beste idazle ospetsu batzuekin batera.[3]
Fiodor Koni antzerkigilearekin ezkonduta zegoen eta Jevgeni Koni idazlearen eta Anatoli Koni legelariaren ama zen. Moskun hil zen 1891n, 80 urte zituela.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
- ↑ (Errusieraz) «А.Ф. Кони - эпоха русской культуры» Юридическое бюро Юрьева (Noiz kontsultatua: 2025-03-20).
- ↑ a b c d (Errusieraz) Половцов, Александр. (1903). «Кони, Ирина Семёновна» Русский биографический словарь. 9: Кнаппе — Кюхельбекер. Санкт-Петербург: Типография Главного управления уделов, 105-106 or. (Noiz kontsultatua: 2025-03-20).