Iker Lauroba
Iker Lauroba | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1975eko urriaren 12a (49 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta gitarra-jotzailea |
Genero artistikoa | pop rock |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa ukelelea |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Iker Lauroba (Donostia, Gipuzkoa, 1975eko urriaren 12a) abeslaria, gitarra jotzailea, ukelele jotzailea eta piano jotzailea da,[1] Lauroba musika taldearen sortzailea. Bakarlari gisa ere lau disko atera ditu.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Utikan eta Hamaika Bide taldeetan aritu ondoren, 2004an Haritz anaiarekin batera Lauroba musika taldea sortu zuen. Taldearekin arrakasta handia izan zuten eta disko ugari atera zituzten.[2]
2015 urtean bakarkako disko bat ateratzera animatu zen, Zeru tolesgarria izenekoa. Harkaitz Canoren letrak musikatu zituen eta hogei musikaritik gora izan zituen bidelagun proiektu honetan.[3] 2017an bigarren diskoa kaleratu du, Nire gotorlekutik izenekoa.
2017an Izaro Andresekin batera haren Hankapuntetan I EP-a kaleratu zuen eta 2018an ateratako Eason diskoan ere mallabitarraren musikaria izan zen.
2018an bere hirugarren diskoa atera zuen, Udazkena izenekoa. Horrek eman zion hasiera aurrerantzean etorriko ziren diskoei, urtaro bildumari hain zuzen ere.
2019an urtaroekin jarraituz, Negua diskoa kaleratu zuen.
2020an Izarorekin Limones en invierno diskoaren aurkezpen bira egin zuen.
2023an Izarorekin Cero de enero diskoaren aurkezpen bira egin zuen.
Bakarlaritzat, urtaro bakoitzari disko bat egin dio: Negua, Udaberria, Udazkena eta Uda.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lauroba taldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lauroba (2005) - maketa
- Lauroba (2007) - maxi diskoa, 4 kantu.
- Gauari gauarekin (2008, GOR Diskak)
- ...egunarekin (2010, GOR Diskak)
- Iglu bat basamortuan (2012, Oihuka)
- Bidea (2014, Oihuka)
- IV (2016, autoekoizpena)[4]
Izaroren taldean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Om (2016, autoekoizpena)[5]
- Hankapuntetan I (2017, autoekoizpena)[6]
- Eason (2018, autoekoizpena)[7]
- Limones en invierno (2020, autoekoizpena)[8]
Bakarka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zeru tolesgarria (2015, autoekoizpena)[9]
- Nire gotorlekutik (2017, autoekoizpena)[10]
- Udazkena (2018, autoekoizpena)[11]
- Negua (2019, autoekoizpena)[12]
- Udaberria (2020, autoekoizpena)[13]
Telebistako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebistan honako lanak egin ditu
- Goenkale (2006) (12. denboraldiko aktorea)
- Barre Librea (2021)
- SOS, Kantak arriskuan (2022-gaur egun). (aurkezlea)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «“Kantu eta Hitza” euskal musikari eskainitako zikloa, Iruñean» Nontzeberri 2021-05-19 (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lauroba» FanMusicFest (Noiz kontsultatua: 2017-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Iker Lauroba musikariari elkarrizketa» MondoSonoro 2015-11-16 (Noiz kontsultatua: 2017-04-09).
- ↑ IV. (Noiz kontsultatua: 2017-04-09).
- ↑ «Om» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
- ↑ «Hankapuntetan I» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
- ↑ «Eason» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
- ↑ Limones en invierno. (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
- ↑ «Zeru tolesgarria» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-06).
- ↑ «Nire gotorlekutik» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-06).
- ↑ ahotsenea.durangokoazoka.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-06).
- ↑ «Negua» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
- ↑ «Udaberria» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).