Ikastolen Elkartea
Ikastolen Elkartea | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | argitaletxea eta Ikastetxe itundua |
Herrialdea | Europar Batasuna |
Jarduera | |
Kidetza | Euskal Editoreen Elkartea |
Agintea | |
Legezko forma | European Cooperative Society (en) ![]() |
Historia | |
Sorrera | 1950 |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() |
Ikastolen Elkartea ikastola guztiak bere barnean hartzen dituen erakundea da. Euskal Herriko Ikastolen Kondeferazioak barne hartzen dituen bost federazioetako (Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa Garaia, Seaska) ikastolak daude jasota.[1]
Ikastolak Euskal Herriko lurralde guztietan daude, eta Euskal Herritik kanpo ere, badago ikastola pare bat, Necochean eta Boisen hain zuzen ere.[2][3] "Kopuruan 111 ikastola gara, 57.000 ikasletik gora".[4]
Ikastolen Elkartearen aterkiaren barruan Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea europar kooperatiba dago, ikastoletan irakasteko erabiltzen diren testuliburuak argitaratzeaz arduratzen dena. Elkartearen hiru azpiatal ere badaude: Gipuzkoako ikastolak biltzen dituen Gipuzkoako Ikastolen Elkartea Kop. El., Nafarroa Garaikoak biltzen dituen Nafarroako Ikastolen Elkartea S. Coop., eta Ipar Euskal Herriko Seaska
Elkarteko lehendakaria, 2023ko ekainaren 13tik aurrera, Nekane Artola da. Lehen Ikastolen Elkarteko lehendakariordea izan zen eta 14 urtez elkarteko buru izan zen Koldo Tellitu ordezkatu zuen.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Larruzea Román, Gonzalo. (2017). La dialéctica público-privado en la educación vasca: Historia, realidad y superación. Bilbo: Ediciones Beta III Milenio ISBN 978-84-16809-78-3..
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Colegio Ikastola de Necochea y sus métodos para una educación "con bienestar, emociones y creatividad"» Noticias de Necochea 2022-02-26.
- ↑ (Gaztelaniaz) Urrutikoetxea, Urtzi. (2019ko apirila). «Ir a la ikastola en Idaho» Jot Down Cultural Magazine.
- ↑ «Ikastolen Elkartea: "Ez gaude prest herritik eta herriarentzat sortutako hezkuntza proiektuak ezein administrazioren esku uzteko"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).