Eiherattoko erreka
Itxura
(«Hillans» orritik birbideratua)
Eiherattoko erreka | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 10,9 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°24′37″N 1°24′35″W / 43.41032°N 1.40971°W |
Kokapena | Euskal Herria |
Hidrografia | |
Arro hidrografikoa | Adour basin (en) ![]() |
Iturburua | Jatsu |
Bokalea () | Errobi eta Baiona |
Eiherattoko erreka[1] Lapurdiko ibaia da; Errobiko ibaiadarra da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]10,9 kilometroko[2] bere ibilbidea Jatsun hasten da, Xaramela iturri ospetsutik (116 m) hurbil. Udalerri honetan ematen zaion izena "Kaudiako erreka" da[3]. Gehien zeharkatzen duen udalerria Milafranga da; bertako Eiherattoa etxetaldetik hartzen du izena.
Aurrerago Milafranga eta Hiribururen arteko muga markatzen du, muga izateari utzi eta izena ematen dion azken honetako Hillans etxetaldera heltzen da. Auzoa eta ibaia dela eta, Hiriburun "Hillanseko bidea" izeneko kale-errepidea eta "Hillans industrialdea" daude. Azken tarte txikia besterik ez du egiten Baionako lurretan eta bere urak Errobin isurtzen ditu, Ansoten iparraldean.
Zeharkatutako udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
- ↑ Sandre datu-basea
- ↑ Frantsesez ruisseau de Caudia. Iturria: IGNko 1:25.000 eskalako 1344 OT mapa.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Artikulu hau Lapurdiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |