GaraiBizkaiko ekialdean dagoen udalerri txikia eta landa-ingurunekoa da, Durangaldean kokatuta dagoena, Oiz mendiaren magalean. 334 biztanle ditu 2023. urtean.
Bizkaiko beste toki batzuetan bezala, Garain oso ohikoak ziren sasoi bakoitzeko uztan batutako aleak gordetzeko eraikin bereziak, "garaiak" ("garaidxek" Durangaldeko euskaraz) deituak. Gaur egun ere, hauetariko bat ikus dezakegu osorik Etxeita baserriaren ondoan. Eraikin hau oso interesgarria eta baliotsua da herri arkitektura ikerleentzat.
Eliza bi ditu gaur egun, San Juan eta San Migel (nahiz eta baten sasoiak bestearekin zerikusirik ez izan) eta baseliza ugari auzoetan zabaldurik. Santa Katalina, birjina eta martiria, Duñaiturriko etxeak eraikitako baseliza bat dugu Goierri auzoan.
Aipatzekoa da, baita, Goierri auzoan, Etxeitabaserri ondoan dagoen artea. Arbola hau oso ezaguna da inguruetan bere zabalera eta adinagatik eta Eusko Jaurlaritzak arbola babestuen tartean sartu du. Kondairaren esanetan, bere azpian 300 ardiko artaldea sar daiteke.
IX. eta X. mendeko hilarriak konponduak izan ziren eta baseliza inguruan sasoi hartan aurkitzen ziren bezala jarriak. Bernat Vidal, Abadiñoko hargin ezagunaren laguntzarekin, baseliza barruan 1981ean aurkitu ziren hilarriak konpondu eta kanpoko aldeko nekropolian jarriak izan ziren. Honez gain, sakristiako bi leiho egokitu ziren, argazki eta erreprodukzio batzuekin, ikusleek nekropoliaren garrantzia ikus eta ezagutu zezaten.
Baseliza barruan Udalak gordetzen zituen hilarri eta arkeologi aztarnak ikus ditzakegu argi sentsore batzuen bidez. Aztarna hauen ikerkuntza oinarrizkoa izan da Bizkaiko eta Euskal Herriko erdi aroko historia ezagutzeko, Europako Unibertsitateentzat oinarri bihurtuz, Gerediaga Kultur Elkartearen esanetan.
Durangoko Merinaldearen barruan egon zen Erdi Aroan, eta garai hartan San Miguel de Garay izena hartu zuen eta bi auzotan banatuta zegoen. Nekazaritza eta abeltzaintza izan dira historian zehar jarduera tradizionalak, eta beste garai bateko lekuko dira gaur egun arte iritsi diren baserri multzo ederra.Durangoko merindadeko Biltzarretan (Gerediaga) 6. jarlekua izan zuen.
Garain kokatzen da, ustez, Juan de Garay konkistatzailearen eta Paraguaiko Gobernadorearen jaiotetxea, XIX. mendean Garay-goitia deitua.
1704ko ekainaren 28an, Bizkaiko Biltzar Nagusiek Jaurerriko diru kostuak banatzeko agindutako zentsuan, 36 etxebizitza agertzen ziren
Aro garaikidean, aipatzekoa da 1966komaiatzaren 1eanETA-ren Talde Autonomoak, Xabier Zumalde "el cabra" Zornotzako militante historikoa buru zelarik, egindako ekintza sinbolikoa. Frankismo gorrian, ikurrina herriko leku ikusgarrian paratuz eta ordu batzuetan herria, armaz, beraien menpe izanik. Euskal bandera publikoki eta klandestinoki plazaratu zen lehenengo aldietakoa izan zen hura. (Ref.: Javier Zumalde, Mi lucha clandestina en ETA, Status ediciones, 2004).
2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetan EAJ-PNV izan zen alderdi bozkatuena[5]. Geroztik, Erramun Osa da Garaiko alkatea Herriko Taldeak 12 urtez alkatetzari eutsi ostean [6].
Euskal Herriko herri gehienetan bezala, urteko sasoi desberdinetan jaiak ospatzen dira, Santiagoren omenez egiten direnak garrantzitsuenak izanik. Jai hauetan, herriko dantzari talde ospetsuak "Gernikako arbola dantza", "Dantzari dantza" eta "Agintariena" deitutako dantza ezagunak egiten ditu.