Francisco Belaustegigoitia
Francisco Belaustegigoitia | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Bilbo, 1897ko irailaren 3a | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||
Heriotza | Mexiko Hiria, 1981eko apirilaren 26a (83 urte) | ||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||
Seme-alabak | |||||||||||||||||||||||
Haurrideak | |||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria, enpresaburua, medikua eta politikaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdilaria | ||||||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||||||
Alderdi politikoa | ![]() |
Francisco "Patxo" Belaustegigoitia Landaluze (Bilbo, 1897ko irailaren 3a - Mexiko Hiria, 1981eko apirilaren 26a) Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laudiotik Bilbora joandako familia batean jaioa. Belaustetarrak kirolari apartak ziren. 1919. urtean egin zuen Athletic taldearekin debuta. Guztira, bost denboraldi egin zituen taldean, 1919tik 1924.[1] urtera bitarte.
Medikuntzan doktore zela, Francisco Belaustegigoitiak Parisko Madame Curie ospitalean egin zituen praktikak; hiri hartan ere futbolarekin segitu zuen, Club Olimpique taldean. Mediku prestakuntza amaituta, Elvira Arozenarekin ezkondu zen, Arrankudiagako emigratzaile-familia aberats bateko alaba mexikarrarekin, alegia. Bikoteak Iker semea eta Bibiñe eta Ibone alabak izan zituen. 1927an, Francisco Belaustegigoitiak Larrinaga y Compañía sozietatea erosi eta Izar SA sortu zuen.[2]
Lehen Jaurlaritzarekin lanean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gero, Mexikora joan zen eta bertan zegoela, Gerra Zibilean, Eusko Jaurlaritzako ordezkaria izan zen. 1937an, gerra galtzear zela, Eusko Jaurlaritzak Parisen Marceau etorbideko egoitza eskuratzekotan zela, diru bilketan lagundu zuen, egoitza Jaurlaritzarentzat ziurtatzeko, Jesús Ruiz de Gordejuela Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzailearen arabera.[3] Diru bidalketa ere egin zuen Mexikotik, Telesforo Monzonek eskatuta, Anton Iralak 1984an kontatu zuenez.[4]
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ www.athletic-club.net
- ↑ Izar SA. Francisco Belaustegigoitia, ugazaba. .
- ↑ «BELAUSTEGUIGOITIA LANDALUCE, Francisco - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2025-02-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) Jauregi, Eduardo. (2010-05-29). «11, Avenue Marceau» Deia: 22-23. (Noiz kontsultatua: 2025-01-30).