Euskarazko irrati kateak

Euskarazko irrati kateak hizkuntza honetan emititzen dutenak dira.
Hedadura handikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hego Euskal Herrian gai orokorrak jorratzen dituen Euskadi Irratia da katerik entzunena, EiTB talde publikokoa. Ipar Euskal Herrian hedatuena Gure Irratia kate pribatua da. Euskal Herri osoko katea den Naiz irratia pribatua da.
CIESen ikerketaren azken neurketaren arabera, Euskadi Irratiak 2024ko abenduan 153.000 entzule zituen astelehenetik ostiralera —%6,3 handitu da 2023ko abenduko datuekin alderatuta—. Nekez irudika daiteke euskarazko podcast batek halako datuak lortzea, birala egin eta promozio ikaragarria eginda ere. Gaztea Irratiak ere ez zuen datu makala lortu 2024ko abenduko neurketan: 116.000 entzule —aurreko urtean baino %9,4 gehiago—. Kontuan hartzen baldin bada belaunaldi berriak gero eta urrunago daudela hedabide tradizionaletatik, Euskadi Irratiaren eta Gaztearen datuak sekulakoak dira.[1]
Bestalde Naiz irratiak, Ipar Euskal Herriko Euskal Irratiak, Euskalerria Irratiak eta Arrosa sareko irratiek milaka entzule dituzte egunero. [1]
Podcastgintzak izan duen erauntsia handia bada ere, irrati tradizionalak luze jarraituko duela antzeman daiteke. Euskararen munduari eta euskal kulturari aurrez aurre begiratzen diete irrati horiek, eta funtsezkoa da haien eguneroko lana.[1]
Tokian tokikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriburuak kontuan hartuta, "Bilbo Hiria Irratia" eta "Euskalerria irratia" (Iruñea) ditugu alde batetik. Beste batetik, "Herri Irratia" eta "Hala Bedi" kate elebidunak aipagarriak dira Donostian eta Gasteizen, hurrenez hurren.
Probintziaka, "Bizkaia Irratia" eta "Xiberoko Botza" ditugu, Bizkaiko eta Zuberoako euskalkietaz lan egiten dutena.
Eskualdeka, nabarmentzekoak dira Nafarroako euskarazko irratiak, Antxeta irratia (Bidasoaldea) eta Zintzilik irratia Oarsoaldean.
Espezializatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kate espezializatu bakarra "Gaztea" dugu, musika arlokoa.
Beste batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Irratia.com" lehen irrati digitala bihurtu zen 2000. urtean.
Euskarazko irrati kateen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Anboto Irratia
- Antxeta Irratia
- Aralar Irratia
- Arraio Irratia
- Arrasate Irratia
- Arrate Irratia
- Beleixe Irratia
- Bilbo Hiria Irratia
- Bizkaia Irratia
- Biztu irratia
- Eguzki Irratia
- Euskadi Irratia
- Euskalerria irratia
- Esan erran Irratia
- France Bleu Pays Basque
- Gaztea
- Gorbeialde Irratia
- Gure Irratia
- Hala Bedi
- Herri Irratia
- Hit Zarautz Kosta
- Info7
- Irati irratia
- Irola Irratia
- Irulegiko irratia
- Itsuki Irratia
- Karrape Irratia
- Koska irratia
- Molotoff Irratia
- Naiz irratia
- Oñati Irratia
- Segura Irratia
- Tas-Tas Irratia
- Ttan Ttakun irratia
- Txapa irratia
- Txolarre Irratia
- Uhinak Irratia
- Xiberoko Botza
- Xorroxin Irratia
- Zintzilik Irratia
- Zirika Irratia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Urkizu, Urtzi. (2025-01-12). «Irrati eta telebista tradizionala, oraindik» Berria (Noiz kontsultatua: 2025-01-12).