Eubako geltokia
Euba | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kokapen mapa | ||||||||
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Euba auzoa, 20; 48290 | |||||||
Udalerria | Zornotza, ![]() | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Kodea | EB | |||||||
Gunea | 3. gunea | |||||||
Irekiera | 2008 | |||||||
Irisgarria | ![]() | |||||||
Zerbitzuak | ![]() ![]() ![]() ![]() | |||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Euskotren Trena | ![]() |
Euba Euskotren Trena eragilearen E1 lineari dagokion lurgaineko geltokia da, Zornotza udalerriko izen bereko auzoan kokatuta dagoena. 2008an ireki zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 3. tarifa-gunearen barruan dago.
Sarbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokiak sarbide bakarra du, kaleko kotan. Geltoki barruan trenbideen arteko komunikazioa egiteko eskailera zein igogailuak daude, irisgarritasuna bermatuz.
Geltoki berria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005ean Euskal Trenbide Sareak Zornotza - Traña-Matiena tarteko trenbidea bikoizteko lanak hastearekin batera, Durango Proiektua izenez ezaguna, Eubako geltoki berria eraikitzen hasi zen.[1] 2008an geltoki berria ireki zen.
Geltokiak bi nasa ditu, bata zentrala eta bestea albokoa. Nasen arteko komunikazioa trenbidearen gainetik eraiki den estalitako pasabidetik egiten da, eskaileraz zein igogailuz hornitutakoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Trenbide Sarea. «Memoria 2005» (PDF) (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).[Betiko hautsitako esteka]