Daiana Capdevila
Daiana Capdevila | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1987 (37/38 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Buenos Airesko Unibertsitatea (2010eko apirila - 2015eko apirila) Doktoretza |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria, zientzialaria eta zientzia-dibulgatzailea |
Enplegatzailea(k) | Indiana University (2015eko apirilaren 1a - 2019ko uztailaren 31) Leloir Institute (en) ![]() |
Jasotako sariak | |
![]() ![]() |
Daiana Andrea Capdevila (Argentina, c.1987) kimikaria, ikertzailea eta zientzia-dibulgatzailea da. L'Oréal – UNESCO “Por las mujeres en la ciencia” beka irabazi zuen, uraren kutsadura neurtzeko egindako ikerketengatik.[1] Buenos Aireseko Ikerketa Biokimikoen Institutuko (IIBBA, CONICET-Fundación Instituto Leloir) CONICETeko ikertzaile laguntzailea eta Leloir Institutuko laborategiko burua da.[2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Daiana Capdevila Buenos Aireseko Elkargo Nazionalean ikasi zuen, eta, ondoren, Kimika Zientzietan lizentziatura amaitu zuen, Buenos Airesko Unibertsitateko Zientzia Zehatz eta Naturalen Fakultateko Kimika Ez-organikoa, Analitika eta Kimika Fisikoaren alorrean.[3][4] 2015ean doktoretza osatu zuen Mecanismos de inducción y regulación de la función alternativa del citocromo c: fundamentos estructurales (euskaraz:C zitokromoaren funtzio alternatiboaren indukzio eta erregulazio mekanismoak: oinarri estrukturalak) tesiarekin.[5]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikertzaile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Giza gorputzean estres egoeretan bakterioek zelan jokatzen duten aztertzen hasi zen. 2018an, doktoretza ondorengo beka batekin lan egitera gonbidatu zuten Northwestern Unibertsitateko proiektu batera (Illinois, Estatu Batuak), non bere aurreko ikerketaren datuak erabiltzea bakterio horien proteina espezifikoen erreaktiboen bidez uretako bakterioak neurtzea proposatu zitzaion.[6] Detekzio-sistema horri “Rosalind” deitu zioten, Rosalind Franklin biofisikari eta kristalografialari britainiarraren omenez, eta 15 kutsatzaile baino gehiago detektatzeko aukera ematen zuen, besteak beste, metalak (kobrea, beruna, zinka, kadmioa), antibiotiko-mota desberdinak eta beste substantzia batzuk.[1][6][7]
2018anLeloir Institutua Fundazioan Gaixotasun Infekziosoen Fisikokimika laborategiaren buru lanetan hasi zen, giza gorputzean bakterio-patogenoen biziraupena bermatzen duten eboluzio molekularren mekanismoak aztertzera bideratu dena.[8] Gero, Argentinako Ikerketa Zientifiko eta Teknikoen Kontseilu Nazionaleko Ikertzailearen Karreran (CONICET) sartu zen.[9]
2019an, Capdevilak Matantza-Riachuelo Arroko kutsaduraren azterketan aplikatu zuen bere lana, Argentinako eta Latinoamerikako arro kutsatuenetako batean. Horretarako, arroko urak monitorizatzen dituen Estatuko APILAR erakundearekin elkartu zen, eta “Matantza-Riachuelo arroan metal astunak uretan arin detektatzeko zelula bako sentsoreak” proiektua formulatu zuen. Uraren kalitatea arin eta merke ebaluatzeko metodoa probatzea helburu zuen lan horrengatik, L´Oréal – UNESCO “Por las mujeres en la ciencia” Beka kategoriako saria jaso zuen 2020. urtean.[10]
Zientzia-dibulgatzaile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktiboki parte hartzen du emakumeek zientzian duten ikusgaitasuna zabaltzen eta sustatzen.[11][12]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Kemelmajer, Cintia. (13 de noviembre de 2020). «La beca es para la científica que creó un sensor de detección de metales pesados para la Cuenca Matanza-Riachuelo» Consejo Nacional de Investigaciones Científicas y Técnicas de Argentina.
- ↑ «Tres grupos de investigación se sumarán a la Fundación Instituto Leloir» Fundación Instituto Leloir 2018-09-24.
- ↑ «Nuestros oradores» TEDxJoven@CNBA.
- ↑ «CAPDEVILA DAIANA ANDREA» www.conicet.gov.ar.
- ↑ Capdevila, Daiana A.. (2015-03-10). Mecanismos de inducción y regulación de la función alternativa del citocromo c: fundamentos estructurales. Universidad de Buenos Aires. Facultad de Ciencias Exactas y Naturales.
- ↑ a b «Por 100 pesos: un nuevo biosensor portátil detecta 15 contaminantes en el agua» www.lanacion.com.ar 2020-07-15.
- ↑ Jung, Jaeyoung K.; Alam, Khalid K.; Verosloff, Matthew S.; Capdevila, Daiana A.; Desmau, Morgane; Clauer, Phillip R.; Lee, Jeong Wook; Nguyen, Peter Q. et al.. (2020-07-06). «Cell-free biosensors for rapid detection of water contaminants» Nature Biotechnology doi: . ISSN 1087-0156..
- ↑ «Fisicoquímica de Enfermedades Infecciosas | Daiana Capdevilla» www.leloir.org.ar.
- ↑ «DAIANA ANDREA CAPDEVILA» ri.conicet.gov.ar.
- ↑ Filgueira, Belén. (13 de noviembre de 2020). Quién es la científica ganadora de un premio nacional que desarrolló un material que inactiva el COVID-19 en distintas superficies. .
- ↑ «Desarrollo Científico y el rol de las mujeres en la Ciencia» fi.unju.edu.ar/ 20 de noviembre de 2020.
- ↑ «Coronavirus y agua potable, los temas de las ganadoras del 14° Premio Nacional L'Oréal-Unesco» www.telam.com.ar 13 de noviembre de 2020.