Begoña Arrokero Ibaibarriaga
Begoña Arrokero Ibaibarriaga | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ondarroa, 1961 (63/64 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | atleta, mendigoizalea eta gorputz hezkuntza |
Begoña Arrokero Ibaibarriaga (Ondarroa, 1961) kirolaria da. Atletismoa eta mendizaletasuna praktikatu ditu. [1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrera Mendi Taldearen mendi irteeretara joaten zen haurra zela izeba-osabekin. Gaztetan, Jose Mari Naberan (Ondarroa, 1946-2015) ezagutu zuen. Naberanen alaba, Nekane Naberan, Zubi Zahar Ikastolan hasi zenean, atletismo taldea sortu zuen, eta Arrokero taldean sartu zen.
Saturraran hondartzan egiten zituzten entrenamenduak. Apurka-apurka bakoitza bere espezialitatera egokitzen joan zen, eta bera xabalinan espezializatu zen. Txapelketako atean geratu zen, lesionatu egin zelako.
Ondarroako institutuko irakasle
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jose Mari Naberanek bultzaturik, monitore titulua atera eta Ondarroako institutuan gorputz-hezkuntza irakasle izateko postura aurkeztu zen. 19 urte zituen institutuan bertan irakasle bezala lanean hasi zenean.
Egun, jubilatuta, kirola egiten jarraitzen du, adibidez spinning, mendia edo udan igeria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Mendia: 70eko hamarkadan emakumeek Ondarroan egin zezaketen kirol bakarra» 11barri (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).