Alex Beer
Alex Beer | |
---|---|
![]() (2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bregenz, 1977ko apirilaren 8a (48 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | alemana |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Lantokia(k) | Viena |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Alex Beer |
![]() ![]() |
Alex Beer austriar idazlea da. Luma-izena da hori, benetako izenez Daniela Larcher baita (Bregenz, 1977ko apirilaren 8a).
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alex Beer Lustenaun hazi zen eta hango Merkataritza Akademian graduatu zen 1996an. Gero prozesu eta proiektuen kudeaketa ikasi zuen Vorarlbergeko Zientzia Aplikatuen Unibertsitatean . Bi urte publizitate-industrian egin ondoren, arkeologia ikasten hasi zen Vienako Unibertsitatean 2002an. Ondoren, New Yorkera joan zen bizitzera, eta argitalpen industrian lan egin zuen.
Gero Vienara aldatu zen eta eleberriak idazteari ekin zion. Izena eman diona, eta nazioartean itzulpenak, misteriozko polizia nobeletako sorta bat izan da, August Emmerich polizia detektibe austriarra protagonista duena, gerra handien arteko Vienan kokatutako istorioak (hauetan lehena izan zen Der zweite Reiter, Bigarren zalduna, 2017koa).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanezko Wikipediako «Alex Beer» artikulutik itzuli da; zehazki, 2023-06-07ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.