Alberto López Basaguren
Alberto López Basaguren | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alberto López Basaguren |
Jaiotza | Basauri, 1957 (67/68 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Madrilgo Complutense Unibertsitatea Cambridgeko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | legelaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta politologoa |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Alberto López Basaguren (Basauri, 1957) bizkaitar legelaria da. Politika Zientzietan eta, baita, Zuzenbidean Lizentziatua Madrileko Complutense Unibertsitatean. EHUn Doktore titulua eskuratu zuen eta bertoko zuzenbide konstituzionaleko katedraduna da. Euskararen Aholku Batzordearen kide izan da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua eta Zuzenbidean doktore eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean Zientzia Politikoetan eta Zuzenbidean lizentziatua. Cambridgeko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Visiting Scholar izan zen, eta 2011-2012 ikasturtean, unibertsitate bereko Clare Hall College-ko Visiting Fellow.
Katedra, ikerkuntza eta irakaskuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Modena, Florentzia eta Boloniako unibertsitateetan ikerlari aritu da, Italian, baita Estrasburgo eta Bordele (Frantzia), Ratisbona (Alemania), Montreal (Kanada) eta Edimburgheko (Eskozia) unibertsitateetan ere.
Hizkuntza Erregional edo Gutxituen Europar Gutunaren Adituen Komiteko kide da, baita Europar Kontseilukoa eta Euskararen Aholkularitza Kontseilukoa ere. Azken honetan Euskara XXI, Itun berri baterantz testuaren Ponentzia izkiriatzaileko kide izan zen.
Aniztasun lingustikoaren eta Espainiako sistema autonomikoaren inguruko gaiak jorratu ditu. Egun, EHU-n Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea da Bizkaiko Zuzenbide Fakultatean eta Politika Zientzietakoan.
![]() |
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |