Ainara Otxotorena
Ainara Otxotorena | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Hernani, 1984ko maiatzaren 23a (40 urte) | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | irakaslea eta politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | ![]() | ||
![]() ![]() ![]() ![]() |
Ainara Otxotorena Iriarte (Hernani, Gipuzkoa, 1984ko maiatzaren 23a ) irakaslea eta politikaria da.[1]
2023ko ekainaren 17an Mañariko alkate bilakatu zen bigarren aldiz, 2023ko udal hauteskundeen ondoren, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz.[2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hernanin jaio bazen ere, Mañarian bizi da Ainara.
Irakasle
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Magisteritza ikasketak egin zituen Donostian eta Goi Mailako Haur Hezkuntzako zikloa Ordizian. 2010etik Mañariko haurreskolan hezitzaile eta koordinatzaile lanetan dihardu.[3]

Politikari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko urtarrilaren 14tik 27ra bitartean egindako barneko prozesu parte-hartzailean Mañariko EH Bilduren komunitateak zerrendaburu izateko proposatu zuen Ainara Otxotorena Iriarte, eta hauteskunde batzordeak proposamena egin ondoren, bere burua prest agertu zuen alkategai izateko.[3]
2019ko ekainean alkate bilakatu zen, Endika Jaio koalizio kideari erreleboa hartuz, Euskal Herria Bilduk 189 botu lortu ondoren, EAJk 163 eskuratu zituen bitartean.[4]
2023ko ekainaren 17an Mañariko Udalean egindako osoko bilkuran, Ainara Otxotorena Mañariko alkate izendatu zuten. Otxotorenak EH Bilduko lau zinegotzien bozka jaso zuen eta horrela, bere bigarren legegintzaldia hasi zuen alkate gisa.[5]
Izendapen egunean honako adierazpenak egin zituen:
“Mañaria ondo doa, hauteskundeetan herritarron babesa jaso genuen eta hemen hasiko da beste legegintzaldi berri bateko ibilbide polita. Udalean lanean egongo den taldea berriztu dugu, indarberritu egin gara, eta kalean inoiz baino babes handiagoa eta ilusio handiagoa sentitu dugu. Pertsonalki, herritar guztientzako erreferentea izan nahi dut, udalean eurentzako lanean ari den herritar-ordezkaria, herritarrokin berba asko eginda gauzak aurrera ateratzen dituena”
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Ainara Otxotorena izango da berriro EH Bilduren hautagaia Mañariko alkatetzari eusteko helburuarekin» durangon.com 2023-04-03 (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).
- ↑ «Hego Euskal Herriko alkateak 2023ko ekainak 17» EITB 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-06-23).
- ↑ a b «Ainara Otxotorena izango da Mañariko EH Bilduren alkategaia udal-hauteskundeetan - Mañaria» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).
- ↑ «Ainara Otxotorena mantiene la Alcaldía de Mañaria para EH Bildu» durangon.com 2019-05-26 (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
- ↑ «Ainara Otxotorena izango da Mañariko alkatea beste lau urtez - Mañaria» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).